"Itxura guztien arabera" 36ko Gerrakoa den bonba bat agertu da Elgetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko azaroaren 4a

Etxetxo eta Sagastitxu baserrien arteko lurretan topatu dute bonba.

Ertzaintzak dioenez "itxura guztien arabera" 36ko Gerrakoa den bonba bat agertu da gaur, azaroak 4, Elgetako Etxetxo eta Sagastitxu baserrien arteko lurretan; lekuko batek GOIENAri adierazi dionez, italiar jatorrikoa da jaurtigaia. Ertzaintzako lehergailu-teknikariak lekura joan dira eta bertan leherrarazi dute. Ez da lehen aldia Elgetako lurretan 36ko Gerrako bonbak agertzen direna; 2020ko otsailean lau aurkitu zituzten.

Esandako moduan, Ertzaintzako lehergailu-teknikariak lekura joan dira. "Jendearendako arriskurik ez zegoela" ikusita, lekuan bertan leherrarazi dute bonba. Izan ere, horrelako kasuetan, bonbaren ezaugarrien eta segurtasunaren arabera erabakitzen dute bertan leherrarazi edo Ertzain-etxe batera eroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak