Ibon Unzetabarrenetxea izango da EH Bilduren alkategaia maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan. Atzo egin zuten herri batzarra. "Egindakoak arloz arlo jorratu ditugu, eta datozen urteetarako erronka nagusiak landu ditugu", azaldu dute. "Bestetik, ofizialki aurkeztu dugu EH Bilduren alkategaia izango den Ibon Unzetabarrenetxea Gallego. Beste hautagairik ez zenez aurkeztu, otsailaren 2tik 4ra izan genuen aukera EH Bilduko kideok Ibonen hautagaitza berresteko". Erabakia aho batez hartu dela jakinarazi dute EH Bildutik.