Elgetako EH Bilduk urtarrilaren 18an jakinarazi zuen Ibon Unzetabarrenetxea dela mahai politikoaren proposamena hauteskundeetan alkategai izateko. Denbora honetan martxan izan da alkategaia aukeratzeko prozesua: hautagaitza berriak aurkezteko epea zabalik izan da urtarrilaren 29ra arte, eta otsailaren 2tik 4ra egin da bozketa telematikoa.
Herri batzarra eguaztenean
Eguaztenerako, hilak 8, deitu du herri batzarra Elgetako EH Bilduk. Azken agintaldiaren balorazioa, aurrera begirako proiektuak eta alkategaiaren aukeraketa eta aurkezpena egingo dituzte. Batzarra 18:30ean hasiko da udaletxeko osoko bilkuren aretoan.