Elgetarrek harrera beroa egin diote Udal Artxiboko argazkiekin egindako erakusketari

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abe. 19a, 08:57

Erakusketa jendez beteta.

Zapatu eguerdian zabaldu zituen ateak eta irekita egon den lehen aste bukaeran bisitari ugari izan ditu. Antolatzaileen eskaera zen erretratuetan agertzen direnak identifikatzen laguntzeko eta informazio asko eguneratu dute. 

Zapatu eguerdian zabaldu zituen ateak Txema Barrutiaren, Manolo Cainzosen eta Fernando Larrañagaren ekimenez antolatutako ekimenak. Udal Artxiboko argazkiekin osatutako erakusketak 331 argazki jasotzen ditu, tartean berriki artxiboko kutxa zahar batean agertutako 1940. urteko 72 argazki.

"Oso pozik gaude erakusketak izan duen arrakastagatik", azaldu du Larrañagak "Polita izan da ikustea elgetarrek nola gozatu duten argazkiekin, eta nola inplikatu diren akatsak zuzentzen eta falta ziren izen batzuk ipintzen. Oso pozik sentitzen gara egindako lanak horrelako harrera izateagatik".

 

Erakusketa hilaren 24ra arte egongo da zabalik. Zapatuetan eta domeketan 11:00etatik 12:00etara, eta eguenean eta barikuan 18:00etatik 20:00etara.

 

"Mila esker Elgetako herriari eta jarraituko dugu argazkien kontu honekin elgetarren laguntza jasotzen badugu", gaineratu du Larrañagak.

 

Argazkiak: Fernando Larrañaga.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak