Eztabaidagune feminista eta elkarretaratzea Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna aldarrikatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko aza. 24a, 13:38

Elkarretaratzea, iaz, Elgetako Mendizaleen Plazan.

Bi ekintza izango dira egunotan Elgetan Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan. Gaurko, eztabaidagune feminista iragarri dute. 18:30ean hasiko da liburutegian. Bihar iluntzerako, berriz, elkarretaratzea deitu du Udalak.

Zer da genero indarkeria? Nola eragiten ditu? Antzerako galderak izango dituzte hizketagai, gaur arratsaldean, Elgetako eztabaidagune feministaren barruan antolatutako topaketan. Aurreko hilabeteetan gauzatutako irakurketa talde feministatik irten zen eztabaidagune feminista delako dinamika eta gaurkoa izango da lehen topaketa. 18:30erako egin dute hitzordua liburutegian. Herritar guztiei zabalik dagoen ekimena da. "Eztabaidagune feministaren helburua da taldekideen artean informazioa eta ezagutza partekatzea. Edukiak eta iritziak partekatzeko bidea, dinamikaren telegram kanala da. Horrez gain, noizbehinka, hizketagai izan diren gaien inguruan mintzatzeko elkartzea da asmoa", azaldu dute.

Elkarretaratzea plazan

Bihar, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da. Elgetako Udalak elkarretaratzea deitu du 19:00etarako Mendizaleen Plazan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak