Oinez egin dute Bigarren errekarainoko bidea plazatik, eta behin bertan eskularruak jantzi eta lanean hasi dira. Askotariko botilak eta plastikoak atera dituzte. Tartean fardelekin betetako poltsaz beteriko zaku handi bat, dozena bat errepideko seinale, ur-tutu bat, makina bat gurpil-estalki, pintura poteak, eta auto zati ugari tartean pieza bat matrikula eta guzti. Plastikoak zer nolako kaltea egiten duen ikusi dute bertaratutakoek; izan ere, zuhaitz batek plastikoz inguratuta zituen sustrai guztiak.