Estitxu Bravok martxan du areto dantzen ikastaroa Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 10a, 10:17

Aretoko dantzen irakaslea da Estitxu Bravo, eta lehenengoz 2019an abiatu zuen ikastaroa Elgetan. Ikasturte honetan ere areto dantzak eta dantza latinoak ikasteko aukera emango du. Zabalik da izen-ematea.

 

Ikasturte honetan ere Bolatokiko gimnasioan izango dira dantza eskolak. Hasita daude eta taldea elkartzen da astelehenetan 20:30tik 21:30era eta eguaztenetan 20:30tik 22:00etara. 

Elkartzen den jendearen arabera aukeratu ohi du Bravok zein dantza ikasi eta aukeran daude koreografia solteak, bachata, txa-txa-txa, merengea, saltsa... Asmoa da denetik lantzea apur bat.

Hamaika urte dira dantza eskolak ematen hasi zela. Lehenengo, eskolak jasotzen; gero, irakasle dabilen bati laguntzen; eta ondoren, eskolak ematen.

Interesa duen edonori gomendatzen dio probatzera gerturatzeko.  Argibide gehiagorako 687 96 79 27.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak