Estitxu Bravo: "Dantzan egiteak aktibo mantentzen zaitu, bizipoza da"

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko api. 1a, 11:29
Estitxu Bravo.

Aretoko dantzen irakaslea da Estitxu Bravo, eta ikastaroa martxan jarri berri dute Elgetan. Martitzenetan elkartzen dira kiroldegiko gimnasioan, 20:00etan. Lehen saioan hamar bat lagun elkartu ziren. Herrian talde polita sor daitekeela uste du Bravok.

Nolatan aretoko dantzen ikastaroa Elgetan?

Lau bat interesatu zeuden eta saiakera egitea pentsatu genuen. Eguna eta ordua ipini genituen eta sorpresa polita izan da; izan ere, hamar bat lagun elkartu ginen lehenengo saioan.

Zein dantzarekin hasi zarete?

Boleroaren oinarrizko pausoekin hasi gara. Erraza da boleroa.

Dantza gehiago ikasteko aukera izango da ikastaroan?

Noski! Elkartzen den jendearen arabera aukeratuko ditugu, baina ikas daitezke koreografia solteak, bachata, txa-txa-txa, merengea, saltsa... Asmoa da denetik lantzea apur bat.

Noiztik zabiltza zu horrelakoetan?

Zortzi urte dira hasi nintzela. Lehenengo, eskolak jasotzen; gero, irakasle dabilen bati laguntzen; eta orain, eskolak ematen. Eibarren ditut hiru talde eta asko gustatzen zait. Ikasten ere jarraitzen dut!

Interesatuek zer egin behar dute?

Probatzera etorri behar dute. Saioak kiroldegiko gimnasioan egiten ditugu, 20:00etan. Udalak uzten digu espazioa eta kuota txikia ipintzeko aukera ematen digu horrek: hilean 15 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak