Bigarrengo erreka ingurua auzolanean garbitzeko deia, urriaren 15erako

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 6a, 12:44

Iaz, Lehenengo erreka ingurua auzolanean garbitzen.

Eskualde mailakoa da aurten Deba ibaia eta bere adarrak auzolanean garbitzeko deialdia. Elgetari dagokionez, Udalak jakinarazi du Bigarrengo erreka dela garbituko den eremua. Taldea 09:30ean elkartuko da, herriko plazan. Izen-ematea zabalik da, hemen, hilaren 11ra arte.

Errekak ezagutzeko eta bizitzeko eguna izango da urriaren 15a. Herri bakoitzak egin ohi ditu bere ekintzak eta Elgetan, esaterako, Lehenengo erreka ingurua garbitu zen iaz, baina aurtengoa Debagoiena mailako deialdia da eta Debagoienean errekak bizi auzolanean izenburupean antolatu dute.

Elgetari dagokionean Bigarrengo erreka ingurua garbitzeko proposamena luzatu du Udalak. Taldea 09:30ean elkartuko da Mendizaleen Plazan eta aurreikusten da auzolana 13:00ak arte luzatuko dela. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko du Udalak.

Antolaketa lanak ondo egin ahal izateko aurrez izena emateko eskaera egin dute. Herritar guztiei zabalik dagoen ekintza da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak