Hona hemen udal gobernutik adierazitakoa:
- Elgetako Udala eta ganadu azokako antolakuntzan dihardugunok ahaleginak eta bi egin ditugu ganadu feria normaltasunez egin ahal izateko.
- Orain arte bezala, beharrezko tramite guztiak denboraz egin ditugu, ohiko datak errespetatuz.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako traba eta atzerapenak medio, ganaduzaleek planto egitea erabaki dute.
- Elgetako udal gobernuak bat egiten du ganaduzaleen erabaki horrekin, ganadu azoka duin bat antolatzeko baldintza eta berme nahikorik ez dagoelako.