Elgetako zuhaitzik garaienak ikusteko irteera bihar, zapatua

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mai. 20a, 11:36
Elgeta inguruko zuhaitzak bereizten ikasteko urrian egindako irteera.. (Argazkia: Elgetako Udala)

Dani Gillegik gidatuta, Egoarbitza inguruko sekuoiak eta haginak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. taldea 09:30ean abiatuko da Mendizaleen Plazatik. 

Udalak antolatuta, gidatutako irteera egingo du bihar, zapatua, basogintzako ingeniari tekniko Dani Gillegi elgetarrak. Taldea 09:30ean elkartuko da herriko plazan, eta Egoarbitza aldera joango dira; hiruzpalau orduko buelta izango da. Gomendatutako gutxienezko adina 6-7 urte dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Elgetako lurretan dauden zuhaitzik garaienak ezagutzeko aukera emango du irteerak. Gillegiren esanetan, duela hamar urte egindako ibilbide berbera izango da. Orduan, 50 lagunek hartu zuten parte.

Sekuoiak eta haginak

Gillegik aurreratu du Egoarbitzako haitzaren gainetik ibiliko dela, gehienbat, taldea; izan ere, Elgetan haitzarte horretan bakarrik ikus daitezke haginak. Inguruko herrietan oso leku gutxitan daude, gainera, halakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak