Euskaraldia batzordea eratzeko deialdia egin du Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak. Hitzez ekiteko garaia lelopean egingo da 2022ko Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Hirugarren aldia izango du euskararen aldeko ariketa sozialak, eta egin berria den Korrikari hartuko dio lekukoa.
Inguruko gainerako herrietan bezala Euskaraldia abian jartzeko batzar irekia egingo da Elgetan ere. Interesa duten herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.