Errepide guztiak daude zabalik eta gatza eskuragarri dago udaletxeko arkupean. Udaletxeko brigadako kideak ere gatza botatzen ibili dira gaur goizean eta gutxieneko neurriak hartzeko eskatu zaie herritarrei.
Gainerakoan, bazterrak zurituta esnatu dira. Gutxi bota du, pare bat zentimetro eta laster joan da errepide eta joan-etorri handiko lekuetatik. Teilatuetan, aparkatuta dauden autoen gainean eta lorategietan ikusten da elurra, orain. Asentzio moduko lekuetan nabariagoa da elurra.
