Korrika Lagun kanpaina abiatuko du orain batzordeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mar. 18a, 11:11

Herri Korrika, 2019an, Salbador kalean behera.

Egunotan jasoko dituzte Korrika Lagun egiteko informazio gutunak herriko tabernariek, dendariek, elkarteek eta enpresek. Gainerakoan, batzordea apirilaren 1eko Herri Korrika prestatze lanetan dabil. Eskolak, bere aldetik, apirilaren 8rako iragarri du Korrika Txikia.

Poliki-poliki, gauzak ari dira forma hartzen, eta herritarren lehen erantzuna ona izan da. Korrika dendak 1.200 bat euro atera zituen material salmentarekin. Gogoratu, material horrek salgai jarraitzen duela Korrikaren online dendan.

Elgetako Korrika batzordeko kideek, orain, Korrika Lagun kanpainako gutunak banatuko dituzte herriko tabernetan, dendetan, elkarteetan eta enpresetan.

Herri Korrika eta Korrika Txikia, apirilean

Baieztatuta dago, bestalde, apirilaren 1ean Herri Korrika izango dela Elgetan. 18:30ean abiatuko da eta, 2019an bezala, herriko eragileek eskutik eskura ibiliko dute lekukoa. Batzordeak eskatu du parte hartzea lehenbailehen baieztatzea, laster erabakiko baitira bai ibilbidea bai eragile bakoitzari egokitutako zatia. Eskolak Korrika Txikia ere egingo du; apirilaren 8rako iragarri dute.

Hurrengo Korrika batzordea hilaren 30ean izango da. Batzor- dearekin harremanetan jartzeko nahikoa da korrikaelgeta@gmail.com helbidera idaztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak