Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzera irtengo dira Elgetan ere

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mar. 4a, 15:00

Martxoaren 8an elkarretaratzea egingo dute 19:30ean.

Zapaltzen gaituen sistemari sua! lelopean aldarrikatuko dute Emakumeen Nazioarteko Eguna Elgetan. Elkarretaratzea eta doako ipuin kontaketa saioa egingo dute.

Azken urteetan egin izan den moduan, Udalak deituta elkarretaratzea egingo dute Martxoaren 8an, Mendizaleen plazan, 19:30ean.

Dorleta Kortazar ipuin kontalaria

Horren aurretik, Dorleta Kortazar ipuin kontalariaren saioa egongo da, 18:00etan, liburutegian. 80 amandre helduendako ipuin saioa eskainiko du eskoriatzarrak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira Kortazarrek kontatuko dituenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak