Korrika batzordea eratzeko dei egin dute eguaztenerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ots. 14a, 09:30

Korrika, Elgetan, 2015eko martxoaren 23an.

Ikuska Lizarralde da bailarako Korrika koordinatzailea; 18:30erako dago deituta herri mailako lehen batzarra, Elgetan. 

HitzEkin lelopean egingo da 22. Korrika. Amurriotik abiatuko da martxoaren 31n eta Donostiara helduko da apirilaren 10ean. Korrika ez da oraingo honetan ere Elgetatik pasako, baina bai Debagoienetik; apirilaren 1ean, hain zuzen ere.

Korrikarekin bat egiteko deia luzatu dute, eta lehen batzar irekia dago iragarrita eguaztenerako, hilak 16, 18:30ean udaletxean. Ikuska Lizarralde izendatu dute Debagoieneko Korrika koordinatzaile eta hark gidatuko du batzarra.

Batzordea eratu eta lehenengo egitekoak abiaraztea da helburua; Korrika laguntzaile kanpaina, material salmenta, Korrika Kulturala, Korrika Txikia...

2015ean pasa zen Korrika Elgetatik azkenengoz. Herri erdi erditik igaro zen. Aurtengo edizioari dagokionean asmoa da elgetarrek Debagoieneko ibilbidean tarte bat edukitzea lekukoa hartu eta zati bat egiteko.

Erlazionatuak

Berotze lanetan, Korrikari ekiteko

Uxue Igarza Loiola 2022 ots 11 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak