Dolu prozesua abiapuntu duen 'Eresia' antzezlana domekan, Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ots. 5a, 09:00

Belen Cruz, Eneko Gil eta Oier Zuñiga.

Emanaldia 18:30ean izango da, eta sarrera 5 euro da; Lola jatetxean zein antzokiko leihatilan eskura daitezke.

Doluari buruzko gogoeta da Eresia, lurra arin bekizu ama ikuskizuna. Oier Zuñiga iruindarrak sortu du Eneko Gil dantzariarekin eta Belen Cruz aktorearekin batera. Domekan taularatuko dute, Espaloia kafe antzokian.

Udalbiltzaren Geuretik sortuak programaren baitan egindako sorkuntza egonalditik egindako kreazioa da. Elgetan ere egin zuten egonaldi artistikoa hiru artistek. Doluaren inguruko bizipenak jasotzeko bilkura bat ere bai, herritar talde batekin.

65 minutuko pieza eszenikoa da Eresia, eta hainbat arte diziplina uztartzen ditu. "Antzerkitik oso gertu dago, performancetik ere badu", azaldu du Zuñigak. Urtarrilaren 15ean estreinatu zuten obra, Bergaran, eta Elgetaren eta Antzuolaren txanda da asteburu honetan.

Programaren baitan sortutako bestelako lanak ere izango dira Elgetan aurrerantzean. Esaterako, Metrokoadroka kolektiboaren Bidaide maiatzaren 22an eta Bonbon Beltz konpainiaren Herriminak irailaren 17an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak