Egunero da euskararen eguna! Euskarak 365 egun! aldarrikatuta burutu dituzte ekintzok, Elgetan. Udalak antolatuak izan dira. Herri Eskolan ere egun berezia izan da gaurkoa. Musikarekin eta ekintza bereziekin pasa dute eguna.
Hainbat egunetan burututako egitarauarekin aldarrikatu dute Euskararen Eguna, Elgetan. Dorleta Kortazarrek Hitzen lapurra izeneko ipuin kontalari saioa egin zuen, domekan, Espaloian. Sei laguneko taldeak zortzi orduko hitano ikastaroa egin du azken bi asteotan Juan Martin Elexpururen gidaritzapean, eta umeek egindako marrazkiekin atondu dute, gaur, udaletxea.
Egunero da euskararen eguna! Euskarak 365 egun! aldarrikatuta burutu dituzte ekintzok, Elgetan. Udalak antolatuak izan dira. Herri Eskolan ere egun berezia izan da gaurkoa. Musikarekin eta ekintza bereziekin pasa dute eguna.
2021 abe 03 Elgeta
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.