Energia krisiaren gakoak aztergai eguaztenean, Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko aza. 22a, 09:15

Oier Etxebarria iaz Elgetan egindako hitzaldian.

Goiener kooperatibako Oier Etxebarriak eta Leire Astigarragak egingo dute hitzaldia. 18:30ean hasiko da antzokian.

Elgetako Udalak antolatuta, energia krisiari buruzko hitzaldia egingo dute Goiener kooperatibako bi kidek eguaztenean. Oier Etxebarria eta Leire Astigarraga izango dira hizlariak, eta saioa 18:30ean hasiko da, Espaloia kafe antzokian. Energia krisiaren gakoak eta etorkizuneko aukerak izango dituzte hizpide. "Hitzaldian fakturaren igoeraren arrazoien inguruan arituko gara, eta autokontsumoaren aukeraz eta energia komunitateei buruz hitz egingo dugu", aurreratu du Etxebarriak.

Iaz Elgetan egindako Aste Berdea jardunaldietan ere izan zen Oier Etxebarria. Orduan, berriztagarria den energiari buruz aritu zen, etxeko kontsumo energetikoari eta autokontsumoari buruz. Ordutik hona, gora egin du energiaren prezioak; batez ere, argindarraren kasuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak