Bideberri mankomunitateak Elgetako Udalarekin elkarlanean antolatutako hitzaldia. Gaia: nerabeak ulertzeko eta adikzioak prebenitzeko gurasoentzako giltzarriak. Hezkidetzan eta sexologian adituak diren Harremanak elkarteko kideek gidatuko dute.
Saioa eskolan edo udaletxean egingo da, izen-emateen arabera. Izena eman daiteke eskolan zein gizarte@elgeta.eus edo zuzendaritza@elgetakoeskola.net helbide elektronikoetan.
Argibideetarako 943 76 80 22 (Udala) edo 943 89 91 36 (herri eskola)
Horrekin batera bi formakuntza saio egingo dituzte eskolan LH6ko neska-mutikoekin, hilaren 25ean eta 27an.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.