Hasieratik laukote bat ipini da lasterketa buruan: elgetarrarekin batera, Marcela Vasinova, Patricia Pineda eta Blandine L'Hirondel. Azken horrek markatu du erritmoa lehen 20 kilometroetan, baina, orkatilan min hartu du 25. kilometroan, eta munduko proba irabazteko aukera guztiak galdu ditu.
Kortazarrek eta Vasinovak atzean utzi dituzte L'Hirondel eta Pineda. Bien arteko lehia estua izan da, azken unera arte. Korrikalari txekiarrak martxa bat gehiago izan du azken kilometroetan, eta zazpi minutuko aldea atera dio Kortazarri. Vasivaren denbora 4.50.25eko izan da.
Era berean,hirugarren posturako lehia estua izan dute Patricia Pinedak eta Marta Molistek. Azken hori gailendu da helmugan.