Mendian gertatutako heriotzak hizpide, domekan, Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mai. 20a, 10:00

Iñaki Peña ikus-entzunezkorako testigantza bat grabatzen. (Iturria: Arteman)

Iñaki Peña medikuak Mendian hil hirian hil ikus-entzunezkoa aurkeztuko du, 18:30ean. Gaurtik domekara bitartean, berriz, ikusgai dago Karakorum argazki erakusketa zeramika gelan.

Testigantzetan oinarritzen da Mendian hil hirian hil dokumentala. Debagoieneko Ospitaleko zainketa aringarrietako medikua den Iñaki Peñak idatzi eta zuzendu du Artemanekin elkarlanean.

Dokumentalak heriotza eta dolua ditu hizpide, eta mendian gertatutako heriotzetan jarri du fokua. "Bat-bateko heriotzak izaten dira, traumatikoak, eta jende gaztea izaten da. Dolu horiek bereziak dira", azaldu du. Felipe Uriartek, Juanjo San Sebastianek, Mikel Crespo aretxabaletarraren senitartekoek eta Andoni Ormazabalek eman dute lekukotza. Doluan aditu Izaskun Andonegik gaineratu du marko teorikoa.

Lanak euskarazko film onenaren saria eskuratu zuen Mendi Film Festival-en, eta Elgetako Udalak Kantsatzeke Mendi Taldearekin elkarlanean antolatutako emanaldia da. Sarrera doan da, eta ez da aurrez erreserbarik egin beharko. 18:00etan zabalduko dute aretoa, eta 80 lagunendako lekua dago.

Karakorum erakusketa

Gaur iluntzetik aurrera, berriz, zabalik da Mikel Alonsoren argazkiekin egindako Karakorum erakusketa. Zeramika gelan izango da ikusgai domekara arte. Kantsatzeke Mendi Taldeak Udalarekin eta Baltistan Fundazioarekin batera antolatutako erakusketa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak