Karakorum mendietako emakumeen begiradak Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mai. 17a, 09:27

'Karakorum' erakusketaren argazkietako bat. (Mikel Alonso)

Mikel Alonsok Pakistanen egindako argazkiak zeramika gelan izango dira ikusgai bihartik domekara bitartean.

Udalak, Baltistan Fundazioak eta Kantsatzeke Mendi Taldeak elkarlanean antolatuta, Karakorum argazki erakusketak eguenean, hilak 20, zabalduko ditu ateak. 2014ko irailean Pakistango Hushe haranera Mikel Alonso argazkilari bilbotarrak Baltistan Fundazioko langile boluntarioekin batera egindako bidaian ateratako argazkiak dira.

Aurpegiak eta begiradak nabarmentzen dira. Hain zuzen ere, Baltistan Fundazioak elkartasun-lan garrantzitsua egin du azken hamasei urteotan, batez ere, emakumeen sustapenerako eskolak eta zentroak sortzeko. "Emakumeek gizartearen tirania naturaltasunez onartzen dute, destinoaren ezinbesteko patua balitz bezala. Goizeko lauretan jaikitzen dira eta atsedenik gabeko hemezortzi orduko lanegun luzeak egiten dituzte. Beraiei dagokie haurrak eta zaharrak, soroak eta etxeko abereak zaintzea. Baita ura bildu eta garraiatzea ere", azaltzen dute Baltistan Fundazioko arduradunek. Argi dute hezkuntza dela emakumeek beren eskubideen kontzientzia hartzeko eta horiek erabiltzen hasteko giltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak