Aste bukaeran egindako probek ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Elgetan. Hala, azken positiboak aurreko asteko eguaztenekoak dira. Lau izan ziren.
Intzidentzia-tasa metatuari dagokionez aldaketarik ez; 972,59 da gaur egun.
Behera egin duten baloreak birsorkuntza-tasa eta Elgetari dagokion osasun eremuan dagoen intzidentzia-tasa dira. Birsorkuntza-tasa 1,57 da gaur egun (barikuan 3,67 zen). Elgetari dagokion ESI Debagoiena osasun eremuaren intzidentzia-tasa, berriz, 796,04 da (barikuan 830,65 zen).
Itxiera perimetralik ez
Gaur eguneratu dute udalerrien ebazpena, eta itxialdi perimetrala ezarrita daukaten herrien zerrendatik kanpo gelditu da Elgeta. Bihar sartuko da indarrean neurri aldaketa. Hala, malgutu egingo dira hainbat neurri, tartean mugikortasuna, ostalaritzari ezarritako murrizketak eta barruetan kirol jarduerak egiteko baldintzak.
Bost mila biztanletik beherako herrien kasuan, hiru baldintza betetzen direnean ezartzen da itxiera perimetrala. Uneotan, bi betetzen ditu Elgetak baina ez hirurak. Azken zazpi egunetan ez dira lau kasu positibotik gora egon dira –lau egon dira–.
- Intzidentzia-tasa metatua 400dik gorakoa da –972,59–.
- Dagokion osasun eremuan intzidentzia-tasa 400dik gorakoa da: ESI Debagoienan 796,04 da.
- Azken zazpi egunetan EZ da lau kasu positibotik gora egon –lau egon dira–.
Astebetez izan da eremu gorrian eta itxiera perimetralean Elgetan. Bihartik aurrera duela bi asteko baldintzak izan dira herrian bai barruko kirol jarduerari dagokionez, bai mugikortasunari dagokionez eta bai ostalaritzari dagokionez. Hala, taberna eta jatetxeek ez dituzte barruak itxi beharko. "Hala ere elkar zaintzen jarraitu behar dugu!", adierazi dute Udaletik.