Baieztatutako beste lau positibo, gaur, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko api. 28a, 12:55

Elgetan baieztatutako koronabirus kasuak pandemia hasi zenetik.

Kasu kopuruak gora egiten jarraitzen du Elgetan, eta aurreko hiru egunetan kasurik erregistratu ez bada ere gaurko eguneraketak lau positibo berri eman ditu.

Birusak intzidentzia maila handia hartu du Elgetan. Hamaika kasu baieztatu dira azken zazpi egunotan. Pandemia hasi zenetik ez da horrelako kasu kopuru metaturik izan.

2020ko azaroa izan zen hilabeterik txarrena Elgetan, eta 15 kasu izan ziren, hori 28 eguneko epean. Abenduan 12 positibo erregistratu ziren, eta urrian 10.

Apiril amaierak hamaika utzi ditu, dagoeneko. Hilaren 22an hiru erregistratu ziren, 23an bat eta 24an beste hiru. Gaurko laurekin zazpi eguneko epean hamaika izan dira.

Itxiera perimetralean

Martitzenetik itxiera perimetralean da Elgeta. 5.000 biztanletik beherako herrien kasuan hiru baldintza betetzen direnean ezartzen da itxiera perimetrala, eta uneotan hirurak betetzen ditu Elgetak. Hiru parametroek egin dute, gainera, gora.

  • Udalerriak 400dik gorako intzidentzia-tasa metatua dauka. Une honetan 972,59.
  • Dagokion osasun eremuan –ESI Debagoiena– 400dik gorako intzidentzia-tasa metatua dago. Hain zuzen ere, 848,71.
  • Azken zazpi egunetan lau kasu positibotik gora egotea. 11 daude.

Murrizketak daude mugikortasunean, ostalaritzan zein kirol jardueretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak