Elgetako erretiratuendako kakorratz eta puntu saioak, eguaztenetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mar. 9a, 09:15

Ana Royuela eta Olga Fernandez.

Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta, ordu eta erdiko saioak egiten dituzte astero. Lauzpabost lagun elkartzen direla azaldu du Olga Fernandezek eta badaudela beste lau bat leku.

Kakorratz eta puntu eskulanak egiten dituzte eta Olga Fernandezek eta Ana Royuelak gidatzen dute ekimena. "Pandemia dela-eta erretiratu asko inora irten barik daude. Egoerak ez du batere laguntzen, eta horregatik jarri genuen ekimena martxan". Fernandezek gogorarazten du aukera zabalik dagoela, eta beste lau bat leku libre daudela. Interesatuek deitu besterik ez dute: 667 80 70 06.

Saioak 17:00etatik 18:30era egiten dituzte. Olga Fernandezek azaldu du jende gehiago animatzen ez bada aldi baterako eten egingo dutela ekimena. Horregatik animatzen dituzte Elgetako erretiratuak izena ematera eta parte hartzera.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak