Edukiontzi horira botatzekoak diren hondakinak ondo bereizteko sentsibilizazio kanpaina, zapatuan, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mar. 3a, 09:37
Sentsibilizazio kanpainako jardueretako bat, Arrasaten.

Antzuolan, Arrasaten, Aretxabaletan eta Bergaran egon ostean Elgetara iritsiko da zapatuan Debagoieneko Mankomunitatearen Ondo bereiztua, asko aurreztua kanpaina. 10:30etik 14:00etara informazio puntua eta jolasaren bidez ikasteko hainbat tailer izango dira plazan.

Sentsibilizazio ekintza da eta helburua da ontzi arinen birziklatzea hobeto egiteko gakoak ematea. Mankomunitateko presidente Maite Antonek azaldu du azken bi urteetan gora egin duela edukiontzi horietara botatzen diren hondakin ez egokien kopuruak, eta horrek ondorioak dituela. Alde batetik, ingurumenean eragindako kalteak daude, eta bestetik galera ekonomikoak. "Bereizketa ondo ez egiteagatik bi urteotan 150.000 euroko galerak eduki ditu Mankomunitateak", azaldu du. Pixoihalak edo hondakin organikoak dira edukiontzi horietan amaitzen duten inpropioetako batzuk.

Informazio puntua, zapatuan

Mankomunitateak informazio puntua jarriko du zapatuan, plazan. Hainbat dinamizatzailea izango dira bertan 10:30etik 14:00etara. Azalpenak eman eta ohitura egokien esku-liburuak banatuko dituzte. Gainera, umeekin zein gaztetxoekin hainbat ekintza egingo dituzte jolasten ari diren bitartean ikas dezaten. Hondakinen urrezko hiru arauen murala, hondakinen karakterizazio saioa eta hondakinen ginkana egingo dituzte, besteak beste..

Ekintza presentzialetan protokoloak zorrotz beteko dituztela iragarri dute, eta aldez aurretik izena emateko gomendioa egin dute. Zabalik da izen-ematea hemen.

Ekarpenak online egiteko aukera ere zabaldu dute hemen. Parte hartzaileek sariak jasotzeko aukera dute, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak