Bihar, hilak 24, elur-kota 1.000 eta 1.200 metro artean egongo da, baina gauerako, 800 eta 900 artera jaitsi daiteke. Bide horri jarraituz, etzirako, kota hori 500 eta 600 metroraino jaitsi daiteke, eta gainera, bost zentimetroko lodiera har dezake.
Prezipitazioei dagokienez, bihar arratsalderako prezipitazio txiki edo ertaina iragarri dute, eta berdin egubakoitz goizerako.