Euskal sortzaileek egindako euskal kantuak eskaini dituzte, gaur, Mugi Panderoa taldeko kideek Elgetan. Askotariko adineko 50 lagun izan dituzte aurrez aurre. "Uda ezkero eszenatoki batera igo gabe geunden", azaldu du taldeko abeslariak. "Oso pozik etorri gara Elgetara. Eskerrik asko Elgetako Udalari aukera emateagatik", esan du.
Energia handiarekin etorri dira musikariak eta erromeria baten moduan dantzan egiterik ez bazegoen ere gogotsu agertu da publikoa ere. Hain zuzen ere, eserlekuetatik dantzan bat baino gehiago. "Ezin duzue dantzan egin, baina besoak mugitu daitezke eta kantuan ere egin daiteke. Maskararekin, gainera, ez da nabaritu ere egiten!", esan du txantxetan abeslariak.