Hamabost bat lagunen aurrean egin zuen Carlota Alfarok bere laugarren eleberriaren aurkezpena, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 15a, 19:32

Carlota A. Ortega aurkezpena egiten, atzo.

Fikziozko laugarren eleberria du, baina lehen aurkezpena zuen herrian. Bete egin zen liburutegia. Istorioaren nondik norakoak azaldu zituen baina spoiler-ik egin gabe, noski.

Eskuragarri dago La Reina tortuguera eleberria. Amazonen dago hiru euroko prezioan eta laster iritsiko dira paperezkoak Elgetara. "Liburutegian ere utziko dut bat jendeak mailega dezan", azaldu zuen atzo Carlota A. Ortegak.

Genero erromantikokoa da eta Gabriela izeneko neska gazte bat da protagonista. Desagertzeko arriskuan dagoen dortoka espezie baten inguruko masterra egiten ari da, eta Karibeko uharte batean dago udako oporretan boluntario lanak egiteko. "Benetan izan naiz Karibean dortoken inguruko boluntario lana egiten. Militar ugari ibiltzen ziren hondartzak patruilatzen narkotrafikoaren kontrako misioetan. Eleberrian Gabrielak Villa teniente mexikarra ezagutzen du, eta hasiera oso gaiztoa badute ere gauzak aldatzen joango dira. Esan beharra dut liburuan asko dagoela nik han bizitakotik, baina maitasun istorioa guztiz fikziozkoa dela", zehaztu du erdi irribarrez.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak