Barikutik atzora arte egindako PCR probek hiru kasu berri hauteman dituzte Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urriaren 13a

81 positibo baieztatu dira azken hiru egunetan, bailaran.

Barikutik atzora arte egindako PCR probek hiru kasu berri hauteman dituzte Elgetan; barikuan bi eta domekan bat. Pandemia hasi zenetik 18 positibo baieztatu dira herrian, hamalau eguneko tasa 100.000 biztanleko 15,80 da.

Bailaran 81 positibo asteburuan

Aramaio eta Leintz Gatzaga izan dira salbuespenak; gainerako herri guztietan atzeman dira positiboak asteburuan, eta Antzuola da aipagarriena, izan ere pandemia hasi zenetik 45 kasu erregistratu dira bertan, eta hemezortzi hiru egun hauetan izan dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak