Aramaio eta Leintz Gatzaga izan dira salbuespenak; gainerako herri guztietan atzeman dira positiboak, eta Antzuola da aipagarriena, izan ere pandemia hasi zenetik 45 kasu erregistratu dira bertan, eta hemezortzi lau egun hauetan izan dira.
Egubakoitzean egindako PCR probek hemezortzi kasu baieztatu zituzten: Bargaran (7), Arrasaten (5), antzuolan (4) eta Oñatin (2). Zapatukoek, aldiz, 31: Arrasaten (7), Bergaran (6), Oñatin (6), Eskoriatzan (4), Antzuolan (3), Aretxabaletan (3) eta Elgetan(2). Domekan, hamasei erregistratu ziren: Bergaran (6), Antzuolan (5), Arrasaten (2), Eskoriatzan (2) eta Oñatin (1). Eta atzo ere, beste horrenbeste: Oñatin (7), Antzuolan (6), Arrasaten (1), Bergaran (1) eta Elgetan (1).
Honako taula honetan daude asteburuko eta atzoko datuak: hautemandako positibo berriak, positibo metatuak eta positiboen zenbatekoa 1.000 biztanleko.
HERRIA | KASU BERRIAK | DATU METATUA | 1.000 BIZTANLEKO |
Bergara | +20 | 281 | 18,73 |
Antzuola | +18 | 45 | 20,45 |
Oñati | +16 | 191 | 16,82 |
Arrasate | +15 | 590 | 26,75 |
Eskoriatza | +6 | 54 | 13,28 |
Aretxabaleta | +3 | 147 | 20,71 |
Elgeta | +3 | 18 | 15,80 |
Aramaio | 0 | 11 | 7,30 |
Leintz Gatzaga | 0 | 1 | 4,00 |
GUZTIRA | +81 | 1.338 | 20,69 |
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian, 891 kasu
Atzo 9.830 PCR egin ziren, eta guztira, 891 kasu baieztatu ziren Hego Euskal Herrian: 362 Nafarroan, 255 Bizkaian, 224 Gipuzkoan, 44 Araban eta 6 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Ospitaleratzeei dagokienez, 30 lagun ingresatu zituzten, eta azken datuen arabera, 551 daude guzitra erietxeetan; horietatik 85, ZIUn.
Bestetik, EAEn, 1,29ko oinarrizko birsorkuntza datua erregistratu zen atzo; hala, pandemia hedatzen ari dela ondoriozta daiteke. Bukatzeko, Nafarroan bi lagun zendu dira azken orduetan, eta pandemia hasi zenetik, 2.521 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian.