Aste Berdea iragarri du Elgetako Udalak urriaren 19an hasi eta 25era bitartean

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 13a, 19:00

Hiru hitzaldi, neska-mutikoendako kontzertu didaktiko bat, herrian sorturiko errefusaren karakterizazioa, lehenengo erreka auzolanean garbitzeko deialdia, argazki erakusketa bat eta liburutegiko interesgunea daude programan.

"Ingurumena zaintzea ezinbestekoa dela uste dugulako, gure bizimoduak eragiten dituen arazoez jabetzera eta gogoeta bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Horretan laguntzeko egitarau bat prestatu dugu", azaldu du Ingurumen zinegotzi Ibai Larrañagak. 

"Mankomunitatearen eskutik, sortzen ditugun hondakinak nola kudeatzen diren ezagutuz ekingo diogu. Martitzenean gaztetxoenentzat kontzertu didaktiko bat eskainiko digu Trakamatrakak. Eguaztenean, energiaren autokontsumorako bidean eman beharreko pausoak azalduko dizkigute Goienerreko lagunek. Eguenean, Ekologista naiz baino... hitzaldia eskainiko dugu, nork ez dauka kontraesanik? Zapatuan errefusaren karakterizazioa egingo dugu plazan. Elgetan ongi sailkatzen dugu baina oraindik badugu zer hobetu. Bukatzeko, domekan, Lehenengo erreka garbitzera joango gara eta nahi duen ororen laguntza ongietorria izango da. Gainera, astean zehar, liburutegian interesgune bat izango dugu prest. Ea guztion artean Elgeta berdeago eta jasangarriago bat egitea lortzen dugun. Har ezazu parte!", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak