Trail Running-eko Espainiako Txapelketan zilarra lortu du Oihana Kortazarrek

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urriaren 4a

Trail Running-eko Espainiako Txapelketako podiuma osatu zuten emakumeak, El Pason. Argazkia: Atletismo RFEA

La Palman jokatutako Trail Running-eko Espainiako Txapelketako 44 kilometroko ibilbidean, bigarren postuan sailkatu da Oihana Kortazar korrikalari elgetarra (4:11:50). Garaipenetik oso gertu ibili zen; izan ere, Gisela Carrion lasterketako irabazleak, soilik, 39 segundoko aldea atera zion.

Espainiako Atletismoko Federazioak antolatutako lasterketan, soilik 10 neska eta 40 mutil izan ziren irteera puntuan. Antolatzaileek protokolo zorrotzak indarrean jarri zituzten. Adibidez, Parte-hartzaile guztiek La Palmara bidaiatu baino hiru egun aurretik PCR probetan negatiboa eman behar zuten. Gainera, ikusleei proba jarraitzea debekatu zitzaien.

Parte-hartzaileek 5.984 metroko desnibela osatu behar zuten Espainiako Atletismo Federazioak antolatutako proban, eta emaitzari dagokionez, emakumezkoetan Gisela Carrion izan zen azkarrena; gizonezkoetan, berriz, Andreu Simon. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak