Oihana Kortazar elgetarra bigarrena izan da Cap de Creus mendi lasterketan

Karmele Uribesalgo 2020ko ira. 29a, 12:25
Argazkia: Roger Salanova

Domekan Rosesen (Girona) izandako 23 kilometroko lasterketan Kortazarren denbora 2:04:46koa izan zen. Emaitza horrekin Golden Trail Championshipsen finalerako txartela lortu du. 

Bigarren postuan sailkatu zen Oihana Kortazar elgetarra domekan Cap de Creus mendi lasterketan. 23 kilometro zituen ibilbideak, 1.200 metroko desnibelarekin. Oriol Cardona korrilakariak irabazi zuen (1:42:20), eta emakumezkoen artean azkarrena izan zen Ainhoa Sanz urretxuarra (2:02:26). Azoretan egingo den Golden Tran Championshipsen finalerako zortzi txartel zeuden jokoan, eta horietako bat eskuratu du Kortazarrek. 

Zilarrezko domina hori lortu aurretik, iraila erdialdean, Canfranc maratoian gairaile izan zen korrikalari elgetarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak