Elgetako bi bikotek jokatuko dute, bihar, Bergarako frontenis txapelketako finala

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko irailaren 17a

Finalera sailkatutako bi bikote elgetarrak txapelketako beste bikote batekin, Angiozarko frontoian.

Partida Angiozarko frontoian izango da, 20:30ean hasita. Jarraian jokatuko dute finala gizonezkoek.

Elgetarra izango da emakumezkoen finala; izan ere, aurrez aurre izango dira Mireia Rubio- Maitena Mañarikua eta Iratxe Bravo-Miren Argi Zeziaga bikoteak.

Uda aurretik jokatu zituzten lehen eta bigarren faseak eta lan bikain egin ostean Angiozarko frontoian jokatuko dute finala, bihar, 20:30ean.

Txapelketan 61 bikote aritu dira nor baino nor, emakumezkoen txapelketan 11 bikote eta gizonezkoetan 50.

Gizonezkoen finala ere egun eta leku berean jokatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak