Elgetarra izango da Bergaran jokatzen ari diren frontenis txapelketako finaletako bat

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko uzt. 28a, 12:17
Finalera sailkatutako bi bikote elgetarrak txapelketako beste bikote batekin, Angiozarko frontoian.

Finala zein egunetan eta ordutan izango den zehazteko dago oraindik. Ziurrenik irailean jokatuko dute. Aurrez aurre izango dira Mireia Rubio-Maitena Mañarikua eta Iratxe Bravo-Miren Argi Zeziaga bikoteak.

Martxoan eman zioten hasiera Bergarako hainbat pilotalekutan jokatu den frontenis txapelketari. 61 bikote aritu dira nor baino nor, emakumezkoen txapelketan 11 bikote eta gizonezkoetan 50.

"Hasierako asmoa txapelketa azkar bat egitea zen. Ez genuen pentsatzen hainbeste jende apuntatuko zenik", azaldu dute parte hartzaile elgetarrek.

Lehen eta bigarren fasea jokatu ostean txapelketako postu garrantzitsuenak erabakitzeko norgehiagokak jokatu dituzte, eta finalerdiak jokatu ostean argitu da elgetarra izango dela emakumezkoen txapelketako finala.

Aurrez aurre izango dira Mireia Rubio-Maitena Mañarikua eta Iratxe Bravo-Miren Argi Zeziaga bikoteak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak