Auto-gidari elgetarrak, bihar, Aramaioko rallysprintean

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko ira. 11a, 09:00

Mikel Beretxinaga eta Adrian Gorostiza, autoan. (Argazkia: Ander Zelaia - Mendi Mendia Racing)

Lasterketa gutxi jokatu dira aurten, eta Gernikako lasterketarako autoa probatzera joango dira Aramaiora.

Zapatuan jokatuko den Aramaioko rallysprintean izango dira Mikel Beretxinaga eta Adrian Gorostiza. Urte eskasa izan da auto lasterketen munduan. "Proba gehienak bertan behera gelditu dira. Bi rallysprint eta bi rally jokatu dira. Rallyetara ezin izan dugu joan, baina Gabiriako rallysprinta jokatu genuen".

Proban, arazo mekaniko bat izan zuten autoan. "Aldaketa batzuk egin ditugu arazo hori konpontzeko eta Aramaion autoa probatu nahi dugu Gernikako proba serio lehiatzeko".

Lasterketa gosez

Aramaioko proba urteko rallysprint politenetakoa dela uste du Beretxinagak. "Jende gehien pilatzen denetakoa da, eta antolatzaileek nahikoa lan izan dute kontu horrekin. Normalean, oso leku gutxi izaten dute asistentziak eta horrelakoak egiteko. Ikusiko dugu aurten zelan moldatzen diren".

Elgetan badaude pilotu gehiago. "Gu bakarrik joango gara Aramaiora. Asierrek autoa ondo bukatu barik dauka, eta, kopa seriorik ez egotera, Oskarrek hurrengo urterako laga du".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak