Sei eskaera egon dira Udalaren COVID-19 dirulaguntzetarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko uzt. 10a, 19:00

Jarduera ekonomikoarekin etenaldiarekin lotutakoak izan dira guztiak, eta kontziliaziorako lerroan ez da egon.

Maiatzaren 28ko osoko bilkuran onartu zituen Elgetako Udalak bi dirulaguntza lerro COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko. Partidarik handiena –15.000 euro– merkatariei, ostalariei eta negozio txikiei bideratutakoa zen eta bigarrena –5.000 euro–, familien kontziliaziora.

Udaletik jakinarazi dutenez, sei eskaera jaso dituzte, guztiak ostalaritza eta komertzio txikiendako bideratutako lerrorako. Kontziliaziorako dirulaguntzetarako ez da eskaerarik jaso. "Oraindik laguntzen dekretua onartu ez bada ere, aste honetan onartuko da", adierazi du udal idazkari Gotzon Goikoetxeak.

6.825 euro dirulaguntzetan

"Guztira, 15.000 euroko lerro horretatik 6.825 euro bideratuko dira laguntzetara. Dirulaguntza handiena 1.575 eurokoa litzateke eta txikiena, 800 eurokoa. Kontuan izan behar da jarduera horretan langileren bat kontratatuta zutenei laguntza ekonomiko handiagoa onartu zaiela", azaldu du Goikoetxeak.

Hauek dira dirulaguntza jaso duten establezimenduak eta zenbatekoak:

  • Bolatoki, 1.575 euro.
  • Haizea Taberna, 1.250 euro.
  • Maialde landa-etxea, 1.200 euro.
  • Mª Jose Salas Muñoz/Ilea ileapaindegia, 1.200 euro.
  • Saioa Masajeak, 800 euro.
  • Patxi Taberna, 800 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak