"Segurtasun eta osasun irizpide guztiak ondo egin ahal izateko hainbat neurri hartu behar dira. Irekiera behar den bezala egiteko gure hornitzaileekin ari gara lanean". Horrekin batera, elkartearen segurtasun eta osasun baldintzak jasotzen dituen arautegi berri bat lantzen ari direla jakinarazi dute.
Zuzendaritzak lehenbailehen banatu nahi du informazioa bazkideen artean. Laster jasoko dituzte irekieraren ingurukoak zein arautegi berria, posta elektronikoz eta posta arruntez.