Intxortako igoeraren lehenengo edizioa izan behar zuena, bertan behera

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko eka. 8a, 11:14

Auto bat Asentzioko bidegurutzean 2012ko Bizkaiko Balkoiko rally-a jokatzen.

Euskadiko Automobilismo Federazioa eta Eusko Jaurlaritza lasterketen egutegia uztailean berrekiteko adostasunera iritsi dira –egoerak baimentzen badu, behintzat–. Albiste horren aurrean, baina, Debagoieneko lasterketetako antolatzaileek hartu dute hitza. Intxortako igoeraren kasuan lehenengo edizioa izan behar zuena bertan behera uztea erabaki dute.

Ekainaren 27an antolatu behar zuten lehenengoz A+Gas taldeko lagunek Intxortako igoera. Errepide horiek ohituta daude auto lasterketak hartzera, Bizkaiko Balkoiko rallyko tramuetako bat Angiozartik eta Asentziotik pasata egin izan dute eta. Hala, duela urte gutxi Udalako igoera antolatzeko izandako zailtasunak ikusita, A+Gasekoek aukera polita zuten Bergarako errepideetan. "Baina datorren urtera atzeratzea erabaki dugu, lasterketa antolatzeko astirik ez izatearekin batera ez dugu-eta uste babesleengana jotzeko momentu egokia denik", dio Asier Amutxastegik.

Izan ere, beste urte batzuetan antolatu izan dituzten erakustaldi edo lasterketetan izan dituzten babesle nagusietako batzuek lotura zuzena zuten automozioarekin: "Eta krisialdi honek gogor astindu du sektore hori. Lantegiak itxita izan dituzte eta auto kontzesionarioek ere ezin izan dute normaltasunarekin lan egin. Horrenbestez, ikusten dugu ez dela momentu egokia ate joka hasteko, eta, pena ematen badigu ere, ez da ezinbestekoa lasterketa antolatzea; horrenbestez, 2021ean egingo dugu".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak