Liburutegiak ez du, oraingoz, zerbitzu presentzialik emango

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mai. 22a, 17:00
Elgetako liburutegia (artxiboko irudia).

Online zein telefono bidezko arreta ematen ari dira, eta gogorarazten dute badaudela mailegu zerbitzu digitalak.

"Gure helburua era seguruan irekitzea da, eta horretarako lanean ari gara", esan du liburutegiko Geaxi Ezpeletak. "Irekierak araututa daude Espainia mailan eta murriztuta Euskal Autonomia Erkidegoan. Arauen joan-etorriak dezente zailtzen du egoera bideratzeko era egokiena zein izango den zehaztea".

Bien bitartean, zabalik da itzulketak egiteko buzoia. "Momentuz, itzulketa buzoia irekita egoten da kultur-etxeko atean 8:00etatik 13:00etara astelehenetik ostiralera, etxean maileguan eta erabili gabe dauden liburuak itzultzen joateko. Berriz mailegatu aurretik hamalau eguneko desinfekzio garai pasa behar dutenez hori, behintzat, aurreratzen joateko".

Gu ere kontalari saioa, sarean

Ezin denez, oraingoz, aurrez aurreko ipuin kontalari saiorik egin, etxetik egiteko proposamena egin du udal liburutegi zerbitzuak. Herriko kontalari txikiei zein handiei ipuinak, txisteak, abestiak, antzerkiak... grabatzeko eta bidaltzeko proposamena egin diete. Banaka, binaka edo taldeka egin daitezke grabazio horiek, eta baita ere heldu baten laguntzarekin.

Ideia da domekara bitartean jasotako bideoekin osatzea hurrengo Gu ere kontalari saioa.

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak