Liburutegiko materialak itzultzeko kutxa prestatu dute liburutegiaren sarreran. Itzuli ondoren liburuek desinfekzio garaia pasa behar dutela kontuan hartuta eta zerbitzua ahalik eta azkarren martxan jarri ahal izateko, herritarrek etxean dituzten maileguak itzultzea eskatu du liburutegiak. Itzulketak egiteko baimendutako irteerak aprobetxatu eta segurtasun neurriak errespetatu beharko dira. Astelehenetik ostiralera 8:00-13:00 irekita egongo da kultur-etxeko atean maileguak itzultzeko gunea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.