Juan Antonio Aguilar sevillarraren 'Guztiok kalera' lanak irabazi du jaietako kartel lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mai. 22a, 14:46
Kartel irabazlea. Egilea: Juan Antonio Aguilar.

Jai batzordea jaiak ospatu edo ez aztertzen ari da, eta ospatzekotan nola egin segurtasuna lehenesteko.

Ferixa Nagusiko jaiak, aurten, uztailaren 2tik 5era ospatzekoak dira, baina bistan da jaiak ez direla aurreko urteetakoak modukoak izango. COVID-19ak eragindako egoerak baldintzatuko ditu, ezbairik gabe, eta neurriak hartu beharko dira denon segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Jai batzordeak ez du, oraingoz, erabaki irmorik jakinarazi. Iraitz Lazkano alkatea da jai batzordeko burua, eta adierazi du gaia mahai gainean dutela. "Aztertzen ari gara batzordeetan parte hartu duen jendearekin. Hemen ere segurtasuna lehenetsiko dugu, hori bai", izan dira haren hitzak.

'Guztiok kalera' kartela

Bien bitartean, kartel lehiaketa egin du jai batzordeak, eta Juan Antonio Aguilar sevillarraren Guztiok kalera lanak irabazi du. Hala, 100 euroko saria jasoko du eta 2020ko jaietako irudi nagusia izango da.

Bederatzi kartel proposamen jaso zituen jai batzordeak, baina bi lehiaketatik kanpo gelditu ziren, baldintzak betetzen ez zituztelako. Hala, zazpi lanen artean aukeratu dute elgetarrek, eta herritarren botoek erabaki dute irabazlea. 270 boto jaso ditu jai batzordeak Internet bidez egindako inkesta bitartez, eta botoen %80,4 jaso ditu irabazleak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak