Maiatzaren 8ra arteko epea zabaldu zuen Elgetako Udalak jaietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko. "Bederatzi kartel proposamen jaso ditugu, baina horietako bi lehiaketatik kanpo gelditu dira baldintzak betetzen ez zituztelako", adierazi dute.
Zazpi kartelak ikusgai daude botoa emateko lotura horretan. Herritarrek barikura arteko epea dute gustukoenaren aldeko botoa emateko.
Zazpitik seik argazkiak dituzte oinarri. Aukeratutako gaiei dagokienean euskal dantzei eskainitakoak dira gehiengoa, zazpitik hiru. Soinu txikia, txaranga, eta buruhandiak gogora ekartzen dituztenak ere badaude.