Apirilaren 20an aurkeztu zuten Etxealditik Euskaraldira ekimena, eta biharamunean hasi ziren lehen ariketa proposamenekin. Hala, apirilaren 20tik maiatzaren 3ra bitartean ekimenarekin bat egin duten hainbat euskaltzalek. Elgetan ere koloretako puntuak ikusi dira herriko zenbait leihoetan eta balkoietan.
Hausnarketarako eta hizkuntza ohituren inguruko behaketa pertsonalerako aukera eman du ekimenak. Gailu elektronikoak euskaraz konfiguratzeko proposamena izan zen lehenetarikoa iristen. Gero etorri ziren etxean euskaraz jolasteko gonbidapena, eta pintxo-poteak, bazkariak, zein erosketak euskaraz egiteko konpromisoa hartzeko deia.
Lehen hitza euskaraz egitearen garrantzia azpimarratu dute, beste behin eta gogora ekarri dute Euskaraldiaren bigarren edizioa gero eta gertuago badago ere egunero piztu eta poztu behar dela etxeko giroa, euskaraz.