Memoria historikorako eguna behar zuen, gaurkoak, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko api. 26a, 12:11

'Intxortako magaletik' ikus-entzunezkoa.

Intxorta 1937 kultur elkarteak eta Elgetako Udalak urtero egiten dute 1936ko gerran gertatutakoak gogora ekartzeko ekitaldia apirilean. Osasun alerta dela-eta, ordea, ez dira egingo, baina hogei bat minutuko ikus-entzunezko bat osatu dute artxibo irudiekin eta hainbat herritarrek bidalitako marrazkiekin, dantzekin, bertsoekin eta kantuekin. Intxortako magaletik du izena.

Aldarrikapen eta oroimen eguna egiten dute urtero Elgetan. Gaurko zeuden iragarrita egitarauko ekintza garrantzitsuenak, eta gerrako umeak omentzea zen, aurten, helburu nagusia.

"2020ko apirilaren 26an gerrako umeei merezi duten omenaldia egin nahi genien, baina COVID-19 pandemiak asmoa zapuztu zigun. Ez, ordea, herri honek memoria historikoarekin duen konpromisoa! Deialdia zabaldu genuen herritarren artean marrazki, bertso, argazki, dantza edo edozein adierazpen bidaltzeko. Hauxe da emaitza, herri oso batek urte luzez egindako lanaren ondorioa. Mila esker zuzenean edo zeharka lagundu duzuen guztioi, onenak zarete! Egia, justizia eta erreparazioa!", adierazi dute udaletik.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak