Intxorta 1937 kultur elkartea eta Elgetako Udala haiei omenaldi instituzionala egitekoak ginen, eta erbestera joan behar izan zuten haiek gogora ekartzea zen helburua. Gerrako haurrak izenarekin ezagutzen ditugun horiek guztiak, alegia.
Bizi dugun alarma egoera dela-eta bertan behera gelditu dira prestatuta geneuzkan jarduerak, baina frankismoaren zigorgabetasunaren aurka borrokatzen jarraitzen dugu, ziur baikaude horrek egia, justizia, erreparazioa eta errepikapenik ezaren bermerantz aurrera egiten lagunduko digula. Horixe da gure omenaldirik onena gizon eta emakume erresistenteei.