Jesus Kalboetxeaga: "Aste Santua beteta izango genuke egoera normal batean"

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko api. 8a, 15:58

Elgetako Maialde landetxeko Jesus Kalboetxeaga itxita daukan establezimenduaren atarian.

Bidaiari ugari hartzen ditu Debagoienak urtero Aste Santuan eta Pazko astean. Ostatu, jatetxe eta tabernentzat egun garrantzitsuak izaten dira. Normaltasun egoeran, okupazioa "erabatekoa" izango litzateke Aste Santuko egunetan Elgetako Maialde landetxean.

Bertako Jesus Kalboetxeagak azaldu duenez, neurri txikiagoan bada ere bisitari kopuru polita jasoko lukete Pazko astean ere: "Bertan behera uzteak ez du soilik egun hauetan eragin. Abuztura arte genituen erreserba guztiak baliogabetu egin dira, nahiz eta ez ditugun, oraingoz, bertan behera utzi. Itxaron egin beharko da horiek mantentzen diren ikusteko".

"Une honetan, ez dakigu zenbatekoa izango den gure galera ekonomikoa, baina diru sarrerarik gabe eta gastuei aurre egin beharrean gaude: zergak, gizarte-segurantza, BEZa, negozioaren hipoteka...".  Azaldu duenez, "osasun publikoa babesteko" itxi zuten lehenengoetakoak izan ziren eta susmoa du azkenak izango direla, "ia ziurtasun osoz", normaltasunera itzultzen.

Kalboetxeagak dioenez, haien egoera ez da, hain zuzen ere, itxaropentsu egoteko: "Laguntzak eskatu behar dira; iragarri diren arren, arazo asko daude kudeatzeko, ikusi beharko dugu noraino iristen diren eta zer neurritaraino balioko duten datozen arazoak arintzeko".

Ostalaritzan diharduten Debagoieneko beste hiru adibide hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak