Jai egunotan ordutegi bereziak izango dituzte Elgetako hainbat komertzio eta zerbitzutan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko api. 8a, 16:09

Bea Bouzas bezero bat artatzen Ugari dendan.

Bizi dugun egoera berezia dela kontuan izanda, eta elgetarrak herrian izango direla jakinda jai egunotan ordutegi zabalagoak izango dituzte hainbat komertzio eta zerbitzutan. Osasun etxea, farmazia, Ugari denda eta harategia zabalik izango dira, bihar.

Bihartik aurrera hainbat jaiegun datoz jarraian, eta, osasun larrialdia izanik, eguen eta zapatu goizean zabalik izango dira hainbat zerbitzu.

Osasun zentroa, esaterako, zabalik egongo da bihar goizean. Elkoro botikan ere zerbitzua emango dute, 09:00etatik 13:00etara.

Goikoetxe harategiak ere zerbitzua eskainiko du bihar. Bea Bouzasek ere zabaldu egingo du Ugari denda, goizez.

Zapatuan, berriz, botika zabalik egongo da 10:00etatik 13:00etara. Ugari dendak ere zerbitzua emango du zapatu goizean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak